telebista
22:30ean
Obesitatea hizpide, gaur gauean, 'Punto de Vista' saioan
EITB
Izaskun, Esmeralda eta Juan protagonisten ikuspuntutik, gizentasunak dakartzan arazoak azalduko ditu Iñaki Elorzak gidatutako erreportaje saioak.
-
Obesitatea hizpide, ostiraleko 'Punto de Vista' saioan
Gaur gauean, obesitatearen inguruko Menos kilos para querernos más erreportajea eskainiko du 'Punto de Vista' saioak. Iñaki Elorzak aurkeztuta, ikuspegi berritzaile batetik aztertuko ditu gizentasunaren arazoak, eta kamera duten betaurreko batzuen bitartez emango du pertsona protagonisten egoeraren berri.
Izaskun, Esmeralda eta Juan izango dira ostiral honetako protagonistak. 171, 107 eta 123 kilo dituzte, hurrenez hurren, eta eguneroko bizitzan pisu horrek eragiten dizkien arazoak erakutsiko dizkigute; izan ere, gizartearen gutxiespena sentitzen dute eta obesitatea munduan pertsona gehien hiltzen dituzten gaitzen artean bigarrena dela azalduko dute.
Bi euskaldunetik batek gehiegizko pisua edo obesitatea du. Guztira, milioi bat pertsona dira Euskadin, eta kopuru hori % 25 hazi da azken hamar urteetan. Halere, pandemia sanitario honek Euskadin ez du beste autonomia erkidegoetan bezainbesteko eragina izan.
Istorio bakoitzeko pertsonaiek anonimatua gordeko dute hasiera batean, eta saioaren amaieran erabakiko dute anonimatu horri eutsi edo euren burua erakutsi nahi duten.
Euskal gizartearen parte diren testigantza harrigarriak eskainiko dituzte. Horrez gain, lotsak, aurreiritziek edo bakoitzak senti ditzakeen eraginek euren burua anonimatuan mantentzera eraman dute.
'Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.