telebista
22:30ean
'¿Qué pasa, gallo?' saio berriaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Ibon Zugasti txirrindulari eta youtuberrak aurkeztuko duen elkarrizketa saio berriak Aymeric Laporte futbolaria izango du gonbidatu lehen atalean.
-
Ibon Zugasti, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
ETB2k Ibon Zugasti txirrindulari eta youtuberrak aurkeztutako '¿Qué pasa, gallo?' saio berria estreinatuko du gaur gauean.
Ibon Zugastik misio berezi bat bete beharko du atal bakoitzean, kirol, musika edo kultura alorreko pertsonaia ezagunekin elkarrizketarik onena lortzeko.
Horretarako, aurretiko ikerketa bat eraman beharko du aurrera, elkarrizketatuaren ingurua eta lorpenak hobeto ezagutzeko. Ikerketak interes orokorrerako gaien gibelean arakatzen ere lagunduko dio.
Elkarrizketa egin bitartean, bere burua osatzen laguntzen dizkion aholkuak biltzen ere saiatuko da.
Lehenengo atalean, Manchester City taldeko defentsa den Aymeric Laporte elkarrizketatuko du. Manchesterrera heldu baino lehen, Ibonek nazioarteko futbolean aditua den Julio Maldonado 'Maldini' ezagutuko du. Ikerketa egiteko, Frantziara bidaiatu du futbolariaren lehen kluba eta haren ikuskatzailea zena ezagutzera. Haren iraganaz gehiago jakiteko, Bilboko Athletic Clubaren Ligako partida batean egon da Ibon; izan ere, talde honetatik joan zen Aymeric Manchesterrera. Bertan bukatuko da lehenengo atal hau, nazioarteko jokalariari egindako elkarrizketa sakonarekin.
Mooou Media etxeak ekoitzitako saio berri hau asteazkenero izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.