telebista
22:30ean
ETB1ek Reinhlod Messner alpinistari buruzko dokumentala eskainiko du gaur gauean
EiTB
Andreas Nickelek zuzendutako filmaz gozatzeko aukera izango dugu gaur. Filmak Reinhlod Messner alpinista italiarraren ibilbide profesionala du ardatz.
Messner (2012), Andreas Nickelek zuzendutako dokumental alemaniarra, eskainiko du ETB1ek gaur gauean. Bertan, Reinhlod Messner alpinista italiarraren ibilbidea kontatzen da. Filmak oztopoak gainditu eta bizitzan proposatutako guztia bete genezakeela erakusten du.
Messner, Everest mendia oxigenorik gabe eta bakarrik igo zuen lehen alpinista izan zen. Era berean, 4.500 metro dituen Nanga Pargat horma bertikala eskalatzen, 14 zortzi milakoak egiten eta Artartika gurutzatzen ere lehena izandakoa da. Bere haurtzaroa, ibilbidean zehar egin zituen harremanak eta alpinismoarekiko maitasuna islatzen ditu ikus-entzunezkoak.
Messner dokumentala gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.