telebista
22:30ean
'Vascos por el Mundo' saioa Taiwanen izango da gaur gauean
EITB
Erika Barreras kazetariak Asiako uharte honetan bizi diren bost euskaldun ezagutuko ditu.
-
Erika Barreras kazetaria, Taiwanen. Argazkia. EiTB
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioa Taiwanera joango da. 23 milioi biztanle dituen Asiako uharte hau munduko pontetzia teknologikorik garrantzitsuenetakoa da. Erika Barreras kazetariak hiria ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
Hasteko, Andoaingo Claudiak Taipei hiriburua erakutsiko digu. Besteak beste, Chiang Kai-Shek memoriala, guardiaren aldaketa, Elephant Mountain eta Huaxi azoka ezagutuko ditugu berarekin.
Zaldibarko Ianek bere Tainaneko etxea erakutsiko digu. Berarekin, Kaohsiung ezagutuko dugu, herrialdeko bigarren hiririk handiena.
Iruñeako German ere Tainanen bizi da. Taiwaneko lehenengo hiriburua izan zen da eta bertako monumentu historikoak erakutsiko dizkigu. German, gainera, hiriko euskal-nafar jatetxe bakarraren jabea da.
Urdaneta Santurtzikoa da eta Toucheng hiria erakutsiko dio saioari. Gainera, bere laguna del Lain nafarra ere ezagutuko dugu. Biak dira arkitektoak eta hainbat sari irabazi dituzte Taiwanen.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb-eus-en.