Itxi

telebista

21:30ean

Lehendakariari elkarrizketa, asteartean, zuzenean, ETB-2n

A.A.

EITB

Africa Baeta eta Asier Odriozola kazetariak izango ditu aurrez aurre Patxi Lopezek.

Patxi Lopez lehendakariari elkarrizketa egingo diote asteartean ETB-2n Africa Baeta eta Asier Odriozola kazetariek. Politika, ekonomia eta gizarte arloetan, euskaldunon etorkizun hurbilean hizpide izango diren gaiak jorratuko dituzte berarekin. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak orain arte jorratutako bideaz hausnarketa eskatuko diote.

EITBren Bilboko egoitzatik zuzenean eskainiko da albistegi berezia 21:30ean, ''Teleberri''ren ostean.