Itxi

telebista

22:30ean

Donostiako miniaturazko sukaldaritza, gaur gaueko 'Juego de Cartas' saioan

EITB

Javi Sierra sukaldariak Hidalgo 56, Next Bi eta Mendaur jatetxeak ezagutuko ditu Donostian, eta Felix Manso Ibarla jatetxea Irunen.

Gaur gaueko 'Juego de Cartas' saioan, Donostiako eta inguruetako miniaturazko sukaldaritza ezagutuko du Javi Sierra sukaldariak.

Hasteko, Donostiako Gros auzoan dagoen Hidalgo 56 jatetxea eta Juan Mari Humada jabea ezagutuko ditu. Handik gertu topatuko du bigarren lehiakidea: Ali Marin eta Next Bi jatetxea.

Ondoren, Donostiako Alde Zaharrera joko du. Bertan, Ritxar Martinezek ordezkatuko du Mendaur jatetxea.

Amaitzeko, Irungo Felix Manso Ibarla jatetxea eta jabea, Felix Manso bera, ezagutuko ditu.

'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista