telebista
Kirolak
Emakumeen saskibaloiko Euskal Kopako finala, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Arratsaldean Soriako pilota torneoko finalerdia emango da: Olaizola II-Imaz / Irribarria-Rezusta.
Saskibaloiarekin ekingo diote ETB1ek eta eitb.eus-ek igandeko kirol emankizunei. Emakumezkoen Euskal Kopako finala izango dugu ikusgai Durangotik zuzenean, Xabier de la Fuenteren eta Josean Aldalurren kontakizunarekin.
16:00etan, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko dute. Munduko Sokatira Txapelketaren berri emango digu Ibon Gaztañazpik, lur gaineko modalitatean.
17:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, zuzenean, Soriatik. Bertako torneoko finalerdia jokatuko dute Olaizola II-Imaz eta Irribarria-Rezusta bikoteek. Atariko partidan Arretxe II-Etchegoin eta Mendizabal III-Martinez izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa izango dira esatariak.