telebista
22:00etan
'Dantzaldia 2018: Azpeitia' ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en
EiTB
'Oholtzan' saioaren barruan, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta.
Gaur, 'Oholtzan' saioan, maiatzaren 26an Azpeitiko Soreasu aretoan grabatutako dantza ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu. Ilaski Serranok eta Agustin Ezerranok gidatuko dute emanaldia 22:00etatik aurrera.
Jose Mari Orbegozok zuzentzen duen Dantzaki Eskolako kideekin batera, Carmen Garmendiaren Maria Govillard Eskola, Larraitz Ugartemendiak zuzentzen duen Errenteria Musikal, Loretoki Eskola, eta Beltza eta Irrintzi taldeak arituko dira. Eurekin batera, Amaia Gonzalez Caballero, eta Eduardo Morante&Fatima Caballero bikotea.