telebista
Bilboko jai egun handian
Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera, gaur gaueko saio berezian
EiTB
Zorion Egileor eta Saioa Dominguez hartuko dituzte gonbidatu Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok.
Gaur, Bilboko jaiegun handia izanik, gonbidatu bereziak izango dituzte 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan: aurtengo pregoilaria eta txupinera, Zorion Egileor aktorea eta Saioa Dominguez Aixeberri konpartsako kidea. Horrez gain, Ibon Larrinaga Barakaldoko boxeolaria izango dute lagun Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok.
Egunero bezala, erreportajeak izango dituzte: Iñigo Agirre Aste Nagusiko urteroko hiri krosean aterako da. Jaione Carpinterok, aldiz, Bilboko su artifizialak ikusteko beste txoko bat erakutsiko digu.
Amaitzeko, Granadako Alpujarreña etxearen su festaz gozatu ahal izango dugu.
Bilboko Aste Nagusiari eskainitako saioa 22:10etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Ondoren, Los Cinco Bilbaínos taldeak Gernikako San Juan Ibarra plazan eskainitako kontzertua izango da ikusgai ETB1en.