Itxi

telebista

Audientziak

Bastidako pilota torneoa, bere ordu tartean nagusi, igande arratsaldean

EITB

Gainera, 'Donostiako Aste Nagusia 2018' gaueko saio bereziek ere, audientziaren harrera bikaina izan dute asteburuan.

Igande arratsaldean, Bastidako pilota torneoaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Bengoetxea VI-Albisu eta Victor-Larunbe bikoteek jokatutako finalaurreko partidak % 13,5eko audientzia zatia izan zuen, euskaldunen artean %26,1eko kuota bereganatuz.

Bestalde, Hondarribiko estropaden emanaldiak ere audientzia harrera bikaina izan zuen. Emakumezkoen Euskotren Ligako estropadek % 6ko audientzia zatia izan zuten eta gizonezkoen Eusko Label Ligakoek, ordea, % 13koa.

'Donostiako Aste Nagusia 2018' saio bereziak

Gauero ETB1en ikusgai diren 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saio bereziek harrera bikaina lortu zuten asteburuan, aurreko urteetako audientzia datuak gaindituz.

Larunbateko emanaldiak % 8,8ko audientzia zatia izan zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 18,4ko kuotarekin. Gainera, 155.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Igandeko saioak, bere aldetik, % 7,2ko audientzia zatia, euskaldunen artean % 13,9ko kuota eta 128.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.

Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak Kontxako pasealekutik zuzenean aurkezten duten Donostiako jaien inguruko saio berezia da 'Donostiako Aste Nagusia 2018'. Gauero, Donostiako jaietan protagonista diren gonbidatuak izaten dituzte, eta su artifizialak eskaintzen dituzte zuzenean.