telebista
22:30ean
'Llévame a la Luna' komedia frantziarra, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan
EiTB
Saioak, gainera, Mila Kunis eta Justin Theroux aktoreen ibilbidea errepasatuko du, eta Australian pelikula bat filmatzeko zein zailtasun dauden azalduko du.
-
'Llévame a la Luna' komedia frantziarra, asteartean, Euskal Telebistan.
Gaur gauean, 'LND' saioak Llévame a la Luna komedia eskainiko du, Dany Boon komiko frantziarra eta Diane Kruger aktore alemaniarra protagonista dituen pelikula. Familiaren maldizioarekin amaitu nahi duen emakume baten istorioa da. Familia horretako kideen lehen ezkontza dibortzioan amaitu izan da beti, eta, horren aurrean, protagonistak edonorekin ezkondu eta dibortziatzeko erabakia hartuko du, bere bihotzeko maitearekin ezkondu aurretik. Felix Linaresek lan hau filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu pelikula eskaini aurretik.
Bestalde, Mila Kunis eta Justin Theroux aktoreen ibilbidea errepasatuko dute La Pareja Ideal atalean, bizitza errealean bikote izateko aukera duten ala ez aztertzeko.
Gainera, Si lo sé, no vengo atalak Australian grabatzeko zein zailtasun dauden azalduko du, eta Línea Caliente tarteak pantailan gehien biluzi den aktorea nor den erakutsiko du, amaitzeko.
'La Noche De... Llévame a la Luna' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.