telebista
Euskal filma
'Sukalde kontuak' filma, gaur arratsaldean, ETB1en
16:00ak inguruan hasiko da filma, Euskal Telebistaren lehen katean.
-
'Sukalde kontuak' pelikularen fotograma bat
Aizpea Goenagak idatzi eta zuzendutako Sukalde kontuak komedia gaur arratsaldean iritsiko da ETB1era. Filma sukaldaritza eskola batean dago girotuta, eta irakasleek eta ikasleek ezohiko egoerak biziko dituzte bertan.
Filmaren osagai nagusia umorea da, baina gure gizarte kontsumista eta materialistaren kritika egin nahi du zuzendariak. Isidoro Fernandez aktorea du protagonista nagusi (eskolako zuzendaria), eta Aizpea Goenaga zuzendaria bera, Barbara Goenaga, Aitziber Garmendia, Ramon Agirre, Loli Astoreka, Xabier Agirre, Oscar Jaenada, Mikel Losada eta Marivi Bilbao ari dira harekin batera filmean aktore lanetan. Euskarazko lan hau Donostiako eta Errenteriako hainbat tokitan grabatu zuten.