telebista
Zinez
'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Mikel Losada eta Ainere Tolosa dira Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako filmaren protagonista nagusiak.
Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) pelikula eskainiko du ETB1ek gaur gauean. Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuesek zuzendutako lan honetan, Mikel Losada, Ainere Tolosa eta Iake Irastorza dira protagonista nagusiak.
Dagoeneko euskal zinemagintzako klasiko bat bihurtu den komedia honek Juan Martinen bizipenen inguruan jarduten du. Donostiarra da, eta bere euskara maila hobetzeko asmotan, uda bat baserrian pasatzea erabakitzen du. Ez da denbora asko igaroko berak euskaltegian ikasi duen euskara eta baserrian hitz egiten denak antza gutxi izango duela ohartzen den arte. Gainera, bere izaera eta identitate donostiarrari men eginez, baserri giroari buruz eta baserri batean egin beharreko lanei buruz ezer gutxi daki; horrek guztiak elkarbizitza xelebrea eta, zenbaitetan, komikoa izatea eragiten du. Hala ere, baserrian emandako denborak hainbat une gogoangarri ere ekarriko dizkio. Donostiarra baserriko familiako alaba gazteenaz maiteminduko da, eta biek batera, komedia erromantiko bat ‘Made in Euskadi’ eramango dute aurrera.
Film hau ETB1en edo-eta eitb.eus-en ikusteko modurik ez baduzu, hona hemen Nahieran atarian ikusteko aukera. Horrez gainera, antzerkirako egindako moldaketa ere ikus dezakezu. Gogoratu, filma gaur gauean emitituko dela, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.