telebista
22:30ean
Euskal mitologia aztergai, gaur gauean, 'Una Historia de Vasconia' saioan
EITB
Alberto Santanak aurkeztuta, euskal kondaira eta mitoen jatorria aztertuko du gaurko atalak.
Mendez mende uste izan dugu hainbat pertsonaia fantastiko bizi zirela Baskonian. Izaki hauek euskal mitologiaren protagonistak dira, kristautasunaren aurretik, gurtzen ziren jainkoen inguruko mitoez osatutako mitologiaren protagonistak, hain zuzen ere. Mari, Lamiak, Basajauna eta Olentzero pertsonaiek oraindik ere bizirik jarraitzen dute gaur egungo gizartean, eta haien aztarnei jarraituz, historian atzera egingo du osteguneko 'Una Historia de Vasconia' saioak. Pertsonaia hauen kondairen egiazko jatorria aztertuko du saioak, eta ipuin herrikoiek bere egin zituzten pertsonaia historikoen benetako bizitzak azalduko ditu.
'Una Historia de Vasconia' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.