telebista
Audientzia
'El Conquistador', audientzia buru bere ordu tartean berriz ere
EITB
Realityak %16,4ko audientzia zatia eta 341.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.
'El Conquistador del Caribe' audientzia buru izan zen berriz ere asteleheneko ordutegi nagusian, %16,4ko audientzia zatia bereganatuz.
Azken atala Anaren kanporaketarekin amaitu zen. Gasteiztarra ez zen probako lehen plataformara igotzeko gai ere izan, eta duelua galdu zuen Gotzonen eta Eiderren kontra. Seletak, bere aldetik, immunitate jokoa irabazi zuen. Saioak, halaber, 341.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Abenturaren azken fasea hastear den honetan, saioak lidergoari eusten dio astelehenetako ordutegi nagusian: %16,1eko audientzia zatia eta 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu denboraldi honetan, bataz beste.
Orain arteko atal guztiak EiTB Nahieranen daude ikusgai.