Itxi

telebista

Audientzia

'Atrápame si Puedes'ek bere audientzia muga gainditu du apirilean

EITB

ETB2ko lehiaketak %14,5eko kuotoarekin eta 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin itxi du hilabetea.

  • Patxi Alonso

    Patxi Alonso

Hostoil Produkzioak eta ETBk ekoiztutako 'Atrápame si Puedes' lehiaketak bere audientzia muga gainditu du apirilean, %14,5eko audientzia zatia bereganatuz. 2014ko urrian estreinatu zenetik, hilabeteko daturik onena erdietsi du saioak. Berebat, kanal honetako saio liderren artean bere lekua finkatu du.

Bestalde, apirilean, 146.000 ikus-entzuneko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

2018 urteko bataz bestekoari dagokionez, %13,6ko audientzia zatia eta 151.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu Patxi Alonsok aurketzutako saioak.