telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Eltziegon izango da gaur
EiTB
Hung Fai mahasti eta upategi artean ibiliko da eta Arabako Errioxako sukaldaritza dastatuko du.
-
Hung Fai sukaldaria, Gatikan egon zenean. (Argazkia: EiTB)
'Historias a Bocados' saioa Eltziegon izango da gaur, apirilak 22. Hung Fai aurkezlea bertako mahasti eta upategi artean ibiliko da, eta Arabako Errioxako sukaldaritza dastatuko du.
Bilbon bizi den sukaldari hongkongdarrak lehenengo aldiz Arabako Errioxa bisitatuko du. Lehen aldiz joango da, beraz, Eltziegora. Hasteko Luberri upategietara bisita egingo du, eta bertako zeregin eta mahastietan jardungo da Miren Martinez eta Florentino Martinez upategien jabeekin.
Eltziegoko historiaren ardatza ardoa da eta horren berri emango dio Jesus Fernandezek, bere herria biziki maite duen irakasle eta historia adituak. Lurrazpiko upategi batera joango da berarekin. Bertan ardoa ondo kontserbatzeko hozberoa egonkor dagoela ikusi ahal izango du.
Ardoaz gain, Arabako Errioxan badira beste gai eta produktu batzuk ere. Javier Muruak, esaterako, txerriaren gibelarekin egindako patea ekoizten du herrian duen lokal txiki batean.
'Historias a Bocados de Elciego' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.