telebista
15:00etan
'Ibarrola, artista menderaezina' dokumentala, arratsaldean, ETB1en
EITB
Iñaki Artetak gidatutako dokumentalak, Agustin Ibarrola artista euskaldunaren ibilbide artistiko eta publikoa errepasatuko du.
Igande honetan, apirilak 15, ETB1ek 'Ibarrola, artista menderaezina' dokumentala eskainiko du, 15:00etatik aurrera. Ikus-entzunezkoak Agustin Ibarrola artista euskaldunaren ibilbide profesional eta publikoa errepasatuko ditu, artearen eta kulturaren alorretako pertsonaia nabarmenekin egindako elkarrizketetan oinarrituta. Iñaki Artetak gidatu eta zuzendu du Leize Producciones etxearen ekoizpen hau.
Agustin Ibarrola gaztaroan nabarmendu zen artista bezala eta garaiko ekimen abangoardistetan parte hartu zuen, horien artean, beste artista batzuekin batera sortu zuen Equipo 57 taldea. Nahiz eta taldeak urte gutxi iraun, Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan erakusketak egitea lortu zuten.
Agustinen lanak artearen arrazionalizazioaren eta konpromiso sozialaren alde egin zuen hasieratik, eta garaiko errealitate antifrankistaren adierazpen artistikoa bilatzen zuen.
Frankismoaren garaiko epaimahai militarrek Alderdi Komunistaren militante eta CCOO sindikatuaren sustatzaile izateagatik atxilotu eta epaitu zuten. Kartzelan zegoela, margolan sozial zabal eta aberatsa sortu zuen.
1975ean, eskuin-muturreko talde batek bere baserri-estudioari su eman zion. Demokrazia hasi zenean, ordea, euskal nazionalismo erradikalaren kontrako jarrera agertu zuen, eta horren ondorioz, eskoltarekin bizitzera behartua ikusi zuen bere burua. Bitartean, bere lanak abertzaleen hainbat eraso jaso zituen: 2000. urtean Omako Basoa larriki erasotu zuten. Bere lanak gordetzen zituen biltegiaren kontrako eraso bat ere aurreikusita zegoen, baino etetea lortu zuten.
Gaur egun, 87 urterekin, Arte Ederretan Meritoaren Urrezko domina duen artista honek, oraindik ere jarraitzen du naturan margotzen.
ETB1ek gaur eskainiko du du 'Ibarrola, artista menderaezina' dokumentala, 15:00etatik aurrera.