Itxi

telebista

20:00etan

Hung Fai sukaldariak bakarkako bideari ekingo dio gaur 'Historias a Bocados' saioan

EiTB

Leaburu-Txaramara bisita egingo du Gipuzkoako herri horretako bizimodua ezagutzeko.

  • Hung Fai sukaldaria

    Hung Fai sukaldaria

Aurkezle aldaketa izango du gaur 'Historias a Bocados' saioak. Ander Gonzalez aurkezleak zazpi urtetik hona Bilbon bizi den Hung Fai Hong Kongeko sukaldariari pasatu dio lekukoa. Hirikume petoa da Hung Fai, eta prest dago euskal herrietako bizimodua ezagutzeko. Larunbatean, Hung Faik Leaburu-Txaramara bisita egingo  du.

Jose Luis Adurriaga Tolosaldeko udalerri honetako aguazila da. Egunero dituen zereginak erakutsiko dizkio sukaldariari. Halaber, legatza labean prestatuko du eta elkarrekin dastatuko dute.

Jokin Arrospidek Mahala Naturala enpresa kudeatzen du. Produktu ugari egiten dituzte behi-esnea erabiliz, gazta eta izozkiak tartean. Hung Faik izozki egin berria dastatuko du, eta, ondoren, Mahalaren beste gai batzuk probatu ahal izango ditu.

Azkenik, Hung Faik Anjel Arrospide ezagutuko du. Leaburu-Txaraman jaiotako aizkolaria. Pilotalekura aizkorak eta enborrak eramango ditu eta sukaldaria enborrak mozten jarriko du.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.