Itxi

telebista

23:30ean

'Izenik gabe, 200 x 133' Zumetari buruzko dokumentala, gaur gauean, ETB1en

eitb.eus

EiTB

Euskal Herriko artista esanguratsuenetakoa da Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra. Gaur zendu da, Donostian, 81 urte zituela.

  • 'Izenik gabe, 200 x 133' dokumentaleko irudia

    'Izenik gabe, 200 x 133' dokumentaleko irudia, EiTBren bideo batetik ateratakoa

Gaur, Izenik gabe, 200 x 133 dokumentala eskainiko du ETB1ek, zendu berri den Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak dira filmaren zuzendariak. ETB2n ere ikusteko aukera izango da, ostiralean, 10:00etatik aurrera.

Jose Luis Zumeta margolariak desorduetan egiten zuen lan bere tailerrean, Nafarroako Arribe herriko antzinako autobus garajean. Dokumentalean, 200 x 133 tamainako bi margolanekin ari da lanean, Donostiako suhiltzaileen parkea izandako eraikinean egingo zuen erakusketarako. Bi margolan horiek sortzeko prozesua da dokumental honen muina.

Lehenengo aldiz, eta kameraren aurrean, bere barneko sortze-prozesua azalduko digu margolariak dokumental honetan. Zumetak mihisea egiten duenean hasten da dokumentala, obren garapenarekin jarraitzen du eta artelanen erakusketarekin amaitzen da.

Izenik gabe, 200 x 13 dokumentala ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 23:30ean. ETB2n ere izango da ikusgai, ostiralean, goizeko 10etan.