Itxi

telebista

Igandean

Ander Gonzalez eta Hung Fai Gatikan izango dira, gaur, 'Historias a Bocados'en

EiTB

Elkarrekin aurkeztuko duten bigarren eta azken saioa izango da.

  • Hung Fai eta Ander Gonzalez

    Hung Fai eta Ander Gonzalez

Ander Gonzalezek eta Hung Faik Gatikara bisita egingo dute 'Historias a Bocados' saioan. Elkarrekin aurkezten duten azken saioa izango da, Anderrek Hong Kongeko sukaldariari behin betikoz lekukoa pasa aurretik.

Hung Faik Miren Ardeoren behiak eroso eta luxu artean bizi direla ikusi ahal izango du zuzen-zuzenean: koltxoien gainean atseden hartuz, hozbero egokian, hazkagailu automatikoekin... Animalien ongizatea zaintzearen helburua produktibitatearen eta produktuaren kalitatea hobetzea da: esnea. Hung Faik, berriz, Mireni hegaluze gorriaren Tatakia barazkiekin prestatuz sukaldaritzarako duen trebetasuna erakutsiko dio.

Hung Faik, halaber, Itziar Etxebarriak eta David Torrek osatutako bikotearen historia ezagutuko du. Fruitu arbolen mintegi bat du bikoteak. Itziarrek sagarrondoa nola landatzen den erakutsiko dio eta Davidek sagardotako sagarrondoak nola inausten diren. Biekin, Hung Faik sagarrarekin egindako hainbat produktu dastatu ahal izango ditu: sagar gozokia, sagar erreak eta sagar konpota.

Bestalde, Ander idi probetan murgilduko da. Jose Ramon Bilbao eta Jon Ander semea bere idi parea entrenatzen ari dira lehiaketetarako prest izan daitezen, eta sukaldariak animaliak apaintzen eta uztartzen parte hartuko du.

'Historias a Bocados de Gatika' 20:00etan dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea