telebista
22:15ean
'La venganza del hombre muerto', gauean, ETB2n
eitb.eus
Erredakzioa
Mendeku gosez eta egarriz, droga-trafikatzaileen mafia batean infiltratuko den gizonezko baten historia kontatzen digu misterioz eta suspensez betetako filmak.
-
Filmaren promoziorako irudia
La venganza del hombre muerto (Dead Man Down) filma eskainiko du gaur ETB2k. Niels Arden Oplev zinemagileak zuzendu zuen filmak Colin Farrell eta Noomi Rapace ditu protagonista nagusi.
New Yorkeko mafioso bat, Alphonse, arriskuan dago, gizon bat mafiako kide guztiak hiltzen ari delako. Alphonseren konfiantzazko gizonak, Victorrek (Colin Farrell), Beatrice (Noomi Rapace) izeneko emakume misteriotsua ezagutuko du, bere aurrean bizi baita. Pixkanaka-pixkanaka, Victor berarekin maitemintzen hasiko da. Krimen baten biktima izan da Beatrice, eta mendeku bila dabilela jakingo du Victorrek. Victorrek ere mendekua nahi du, bere emaztearen eta alabaren hilketengatik, eta laster jakingo du Beatricek hori. Obsesionatuta eta minduta dauden bi gizaki izango dira, beraz, mendekua hartzeko plan ilun eta bortitz bat martxan jarriko dutenak.
22:15ean, ETB2n, ez galdu La venganza del hombre muerto filma!