Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Ibarran izango da gaur

A.E.|EiTB

Ander Gonzalezek sukaldaritzarekin zerikusia duten kontuak ekarriko ditu beste behin.

  • Ander Gonzalez sukaldaria, Adunan. Argazkia: EiTB

    Ander Gonzalez sukaldaria, Adunan. Argazkia: EiTB

'Historias a Bocados' saioa Ibarran izango da gaur, eta Ander Gonzalez bertako bizilagunekin egongo da sukaldaritzarekin zerikusia duten kontuak biltzen.

Tolosaldeko herri gipuzkoarraren baratzetan kutixi preziatu bat ereiten da: Ibarrako piperrak. Patxi  Izagirre, 90. hamarkadan Eusko Label ziurtagiria eskuratzeko piper diferenteak hazi bakarrera ekarri zuen bost ekoizleetako bat da eta berarekin egongo da Ander. Montes baserriko Patxi eta bere familia azken 150 urteetan baratzeko fruituen salmentan aritu da, eta Anderri piper famatuak nola ereiten diren erakutsiko dio.

Piperrak Ibarrako toki guztietan presente daude, baita Joxe Mari Barriolaren Tradizioa Eskura harategian ere, barazki hau erabiltzen baititu txistorra egiteko. Anderrek harakinari lanean lagunduko dio eta ondoren, bere harategi modernoan txistorra frijitu eta dastatuko dute.

Jose Lusi Olariaga Izaskun auzoko ibarratarrak hamaika lanbide izan ditu, baina inoiz ez dio utzi egurra lantzeari. Anderrek basora lagunduko dio adarrak eta enborrak biltzera, baina tailerrera joan aurretik Izaskun arrebak gobernatzen duen tabernara joango dira hamaiketakoa hartzera.

'Historias a Bocados de Ibarra' gaur dago ikusgai 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.