Itxi

telebista

23:30ean

'Tirabirak / Tiras que aflojan' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

EITB

EHUk eta Donostia 2016k elkarlanean landutako proiektu transmediaren emaitza dugu. Euskal Herriko iragan gatazkatsua jorratu duten bineta egileekin elkarrizketak biltzen ditu.

  • 'Tirabirak' dokumentalaren irudia. Argazkia: EiTB

    'Tirabirak' dokumentalaren irudia. Argazkia: EiTB

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostia 2016k elkarlanean egindako 'Tirabirak / Tiras que aflojan' dokumentala eskainiko du Euskal Telebistak gaur gauean ETB1en, 00:15ean. Aurretik, ETB2n izango dugu ikusgai, martxoaren 1ean, 23:50ean.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barruan burutu zen Bakearen Itsasargian kokatutako egitasmoaren emaitza dugu ikus-entzunezko hau. Euskal Herriaren iragan gatazkatsuari buruzko begiraden aniztasuna erakustea izan zuen helburu, egunkari garrantzitsuenetan argitaratutako marrazkigileen lanaren bidez.

EHUko EMAN ikerketa taldeak eta Donostia 2016k abian jarritako proiektu transmedia honetan, 1977-2016 aldian argitaratutako binetak bildu ziren, lau hamarkada horietako 150 gertakari aukeratu eta egunkarietan aztertuz.

ETBn ikusgai izango dugun dokumentalak bineten sortzaileei egindako elkarrizketak bilduko ditu; Forges, Mingote, Máximo, Peridis, Zaldieroa, Máximo, Zulet, Oroz, Olariaga, Ricardo & Nacho, Juan Carlos Eguillor, Gallego & Rey eta Ricardo ezagunei egindakoak, besteak beste. Halaber, komikigintza politikoa zein umore grafikoa aztertu duten adituen iritziak eta komunikabideetako arduradunen hitzak ere jasoko ditu.