Itxi

telebista

22:30ean

'360º. Tú Decides' saioaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EITB

Arantza Ruizek eta Eider Hurtadok aurkeztuta, egun eguneko gai politiko eta sozialen analisirako formatu berritzailea eskainiko du saioak.

Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioaren estreinaldia eskainiko du ETB2k. Eider Hurtado eta Arantza Ruiz kazetariek aurkeztuko dute eta modu berritzaile batean eskainiko dute egun eguneko gai politiko eta sozialen analisia. Izan ere, aditu eta protagonisten ahotsak ez ezik, herritarren iritzia jasoko dute zuzenean.

Gertuko telebista formatu berri, fresko eta dinamikoa da, eta bi telebista plato ezberdinetan grabatuko da. Alde batetik, Eider Hurtado adituekin arituko da mahai-inguruan. Besteak beste, Danel Alberdi, Maite Ubiria, Eva Domaika eta Galder del Campo solaskideek parte hartuko dute.

Bigarren plato batean, berriz, Arantza Ruiz aurkezlea 50 herritarrekin egongo da, eta egun eguneko gaiak aztertuko ditu beraiekin. 50 partaide hauek iritziaren epizentroa izango dira, eta gai ezberdinen inguruan botoa eman beharko dute. Baina baiezko edo ezezko botoa eman ahal izango dute bakarrik, ez da erdiko jarrerarik egongo. Hala ere, botoen ondoren, euren iritzia defendatzeko aukera izango dute argumentu ezberdinekin.

Lehen saioa

Ostiral honetan, '360º. Tú Decides' saioak pil pilean dauden gaiak jorratuko ditu. Hasteko, futbolaren inguruko bortizkeria aztertuko dute. Izan ere, Bilbo hirian segurtasun alerta maximoa ezarri dute Spartak talde errusiarraren ultren etorrerari aurre egiteko.

Bestalde, milaka pentsiodun kalera irten dira, aurten jaso duten pentsioen igoera txikiaren aurrean protesta egiteko. Prezioek gora egiten duten arren, euren pentsioek berdin jarraitzen dute.

Eta guzti hori, testuinguru politiko larri batean, espainiar nazionalismo zentralizatzaile berri bat sortu ote da?

'360º. Tú Decides' gaur hasita ostiraletan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista