Itxi

telebista

22:30ean

'Varsovia 1944' filmaren estreinaldia, gaur gauean 'La Noche de...'n

EITB

Halaber, Meryl Streep aktorearen ibilbidea errepasatu, eta Hollywoodeko hainbat aktorek Poliziarekin izan dituzten arazoen berri emango dute.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Varsovia 1944 pelikula estreinatuko du telebistan. Benetako gertakari batzuetan oinarritutako filma da, eta Bigarren Mundu Gerraren garaian izan zen altxamendu zibil garrantzitsuena du abiapuntu; Varsoviako herritarrek nazien kontra egindako altxamendua, hain zuzen ere. Testuinguru honetan, bi gazteren arteko maitasun istorioa ekarriko digu pelikulak, eta Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak azalduko dizkigu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Meryl Streep aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du 'LND'k, Los papeles del Pentagono pelikulan egindako lanagatik aktore onenaren Oscar saria jasotzeko izendatu baitute.

La huella del crimen atalean, bere aldetik, Hollywoodeko aktore ezagunek Poliziarekin izandako arazoen berri emango dute, eta, amaitzeko, Políticamente incorrecto atala izango da ikusgai, gaur egun onartezinak diren jarrerak erakusten dituzten antzinako pelikulen adibide berriekin.

'La Noche de... Varsovia 1944' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.