Itxi

telebista

6. atalaren aurrerapena

Tronkoala izugarria eta egoen arteko borroka, gaur gauean, 'El Conquis'en

EiTB

6. atalean saioaren joko historiko bat itzuliko da, tronkoala jokoa, baina berrikuntzak izango ditu.

Gaur gauean Karibera iritsiko da "El Conquistador del Fin del Mundo"ren historian beldur gehien sortzen duen probetako bat, tronkoala jokoa, hain zuzen ere. Jokatu zen azken urtean, hamabigarren edizioan, Kolonbiako Amazonasen, bost lagunek hartu zuten min; horietatik hiruk saioa utzi behar izan zuten.

Aurtengo helburua koloretako uztai batzuk talde bakoitzaren zutoinean sartzea izango da. Zutabean igota egongo da, jokoa gidatzen, talde bakoitzeko pertsonarik estrategena. Kide hori nor den aukeratzerako orduan, berdeek eta gorriek ika-mikak izango dituzte taldearen baita eta egoen arteko borrokak estualdian jarriko ditu Eneko, Isma eta Gorrotxa, garaipena gehien behar duten kapitainak. Izan ere, azken jokoa urdinek irabazi zuten.

Gainera, asteleheneko saioan, gorrien taldean dagoen sexuen arteko borrokak atal berri bat izango du.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren 6. atala, gaur gauean, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.