telebista
22:30ean
'Mi hija, mi hermana' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n
EITB
Saioak, gainera, Denzel Washington hartuko du protagonista, eta Brad Pitt eta Angelina Jolie aktoreen ibilbideetako momenturik sentsualenak gogoratuko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Mi hija, mi hermana filma estreinatuko du telebistan, Thomas Bidegain zinemagile euskaldunaren lehen pelikula. Felix Linaresek filmaren grabazio eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Denzel Washington berriz ere izendatu dute aktore onenaren Oscar saria jasotzeko. Horren harira, aktorearen ibilbidea eta ezkutuko maitasun harremanak azalduko ditu astearteko saioak Las novias de Denzel Washington atalean.
'LND'k, gainera, Brad Pitt eta Angelina Jolie aktoreen ibilbideak errepasatuko ditu pantaila handian bizi izan dituzten momenturik sentsualenak gogoratzeko.
Amaitzeko, Kim Novak Vertigo filmeko protagonistaren inguruko erreportaje interesgarria eskainiko du 'LND'k, aktorearen 85. urtebetze egunean.
'La Noche de... Mi hija, mi Hermana', gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.