telebista
Kirolak
Real Sociedad-Madrid CFF eta Tafallako pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn
A.A.| EiTB
Goizean Emakumeen Iberdrola Ligako norgehiagoka eta arratsaldean Agirre-Iturriaga / Etxeberria-Jaunarena eta Ezkurdia-Zabaleta / Artola-I. Zabala txapelketako partidak.
Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu igandean ETB1en eta eitb.eus-en: Emakumeen Iberdrola Ligako partida eguerdian eta Tafallako pilota jaialdia arratsaldean.
12:00etan hasiko da Real Sociedad-Madrid CFF norgehiagokaren emanaldia, Zubietatik. Naxari Altunak gidatuko du, Larraitz Lukas eta Xabier Ormazabal lagun dituela.
17:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, Iñigo Aiestaranek aurkeztuta. Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiarekin batera, bi partidaren berri emango du: Agirre-Iturriaga / Etxeberria-Jaunarena (Promozio Txapelketa) eta Ezkurdia-Zabaleta / Artola I. - Zabala (Binakako Txapelketa).
ETB1eko kirol eskaintza herri kiroletako bi emankizunek osatuko dute: 11:00etan, goma gaineko sokatira Euskadiko Txapelketa (640 kg) eskainiko da; 16:00etan, aizkolarien Binakako Eusko Label Sariko Vicente-Saralegi / Rekondo-Azurmendi norgehiagoka. Juanan Legorburu eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak, hurrenez hurren.
Amaitzeko, 12:45ean, ETB4n eta eitb.eus-en, Gaubeka eta Zubiri arteko Buruz Buruko Pala Txapelketako finala izango dugu ikusgai, Iñigo Aiestaranen eta Ander Landetaren kontakizunarekin.