Itxi

telebista

22:30ean

'El hombre perfecto' filmaren estreinaldia, gaurko 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Daniel Day-Lewis aktorearen ibilbidea errepasatuko du, eta bigarren mundu gerran soldadu euskaldunek izandako parte hartzea aztertuko du.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El hombre perfecto filma estreinatuko du telebistan. Yann Gozlan zinemagile frantziarrak zuzendutako intrigazko pelikula honek Pierre Niney aktorea du protagonista, idazlea izan nahi duen Mathiu gaztearen paperean.  Mathiuren bizitza goitik behera aldatuko da, hil berri den gizon zahar eta bakarti batek idatzitako eskuizkribua topatzen duenean. Felix Linaresek filmazioari eta aktoreei buruzko datu guztiak emango ditu.

Horrez gainera, Daniel Day-Lewis aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko ditu Linaresek. Day-Lewisek aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso du Phantom thread pelikulan egindako lanagatik. Bestalde, 'LND'k Oscarren Kiniela martxan jarri du, ikus-entzuleek euren aktore eta pelikula gustukoenen alde botoa eman dezaten.

Guadalcanaleko batailaren 75. urteurrenari ere erreparatuko dio 'LND'k. Gertakariaren inguruko pelikulen arabera, soldadu euskaldun asko parte hartu zuten borroka honetan eta euren artean euskaraz hitz eginez, japoniarrak nahastea lortu zuten. Linea caliente atalak hori ez zela horrela izan erakutsiko digu.

Amaitzeko, Frases de película atalak Lo que el viento se llevó eta Braveheart filmetako esaldi ezagunen atzean ezkutatzen diren sekretuak azalduko ditu.

'La Noche de... El hombre perfecto' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.