telebista
Zinema
'El viaje de Bettie' filma, gaur gauean, ETB2n
Film hunkigarri hau Emmanuelle Bercotek zuzendu du, eta Catherine Denueve du protagonista.
-
Iturria: FilmAffinity
Euskal Telebistako bigarren kateak El viaje de Bettie (Elle s'en va, 2013) eskainiko du gaur. Emmanuelle Bercotek zuzendu zuen film hunkigarri hau, eta Catherine Denueve du protagonista.
Frantziako Bretainiako bazter zoragarrietan filmatuta, emakume baten istorioa hurbiltzen digu. Daraman bizitzaz nekatuta, egun batean dena utzi eta ihes egitea erabakiko du. Egingo duen bidaiak ez du norabide zehatzik izango.
Ez ezazu 'El viajes de Bettie' filma galdu,22:00etan, ETB2n.