telebista
20:00etan
'Historias a Bocados', gaur, Lezaman
A.E.|EiTB
Athletic taldeak entrenamenduak egiten dituen herria bisitatuko du Ander Gonzalezek.
-
Ander González, Arratzun, beste saioa batean. (Argazkia: EiTB)
'Historias a Bocados' saioan Ander Gonzalez sukaldaria Lezaman egongo da gaur. Athleticekin lotura estua duen herria da Lezama, 71-72 denboraldian zurigorriek bertan kirol instalazioak zabaldu zituztenetik.
Jose Anjel Iribar atezain historikoa txikitatik Realeko bazkide dugun Anderrengana joango da. Iribarrek, halaber, Jan Toki jatetxera eramango du Ander. Javi Arteagaren jatetxea sarri joan izan dira Athleticeko jokalariak eta hainbat pasadizo kontatzeko izango ditu.
Josune Zabala, berriz, Josune Janari Dendaren jabea da, betiko janari denda da berea. Halaber, Josune sukaldaritza saioen jarraitzaile porrokatua da. Orain gutxi errezetak egiten dituen tresna erosi zuen eta Anderri nola funtzionatzen duen erakutsiko dio, urdaiazpiko kroketen masa egiten ari dela.
Javi Gutierrez izango dugu beste protagonistetako bat. Lezaman negutegia du eta bertan zapore berezia duten piperminak ereiten ditu.
'Historias a Bocados de Lezama' gaur izango dugu ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.