Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Zornotzako Krosa eta Binakako Txapelketako partida Eibartik, gaur, EiTBn

A.A.| EiTB

Olaizola II-Untoria eta Elezkano II-Rezusta bikoteak izango dira aurrez aurre Astelena pilotalekuan.

Zornotzako Nazioarteko Krosarekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emanaldiei. 12:00etan hasita, herri lasterketa, emakumeen proba eta gizonezkoena izango ditugu ikusgai. Juanan Legorburu, Xabier Leibar eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.

16:00etan, herri kirolen tartean, goizean Deban jokatutako aizkolari dema izango dugu ikusgai: Mugertza II-Otaegi eta Lopez Azpilikueta-Otaño bikoteak nor baino nor gehiago, Eusko Label Sariaren barruan. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste izango dira esatariak.

17:00etan pilota emankizuna hasiko da Eibarko Astelenatik zuzenean. Lehendabizi, Dario-Irusta eta Ugalde-Erostarbe izango dira aurrez aurre; ondoren, Olaizola II-Untoria eta Elezkano II-Rezusta, Binakako Txapelketaren barruan; amaitzeko, Errandonea-Tolosa eta Etxeberria-Jaunarena. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

Bestalde, 12:45ean ETB4n eta eitb.eus-en Juanan Legorburuk eta Manuel Arrizabalaga Matxinek erremonteko Masters Torneoko Uterga / Barrenetxea IV finalerdiaren berri emango dute.