telebista
22:30ean
Bilboko gertakari bortitzak hizpide, gaur gauean, '7 Días' saioan
EITB
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, eta Toño Nieto, Ertzaintzako Herritarren Segurtasuneko komisario-burua elkarrizketatuko dituzte.
Gaur gauean, '7 Días' saioak asteburu honetan Bilbon izandako gertakari bortitzak aztertuko ditu. Horretarako, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin eta Toño Nieto, Ertzaintzako Herritarren Segurtasunerako komisario-buruarekin hitz egingo dute. Halaber, Eduardo Portero, Laura Mintegi, Braulio Gómez, Itziar Gorospe eta Eduardo Azurmendi, gure hirietako segurtasuna aztertuko dute mahai-inguruan.
Bestalde, Kataluniako azken hauteskundeetan PP alderdiak lortutako emaitzak aztertzeko, José Manuel García- Margallo Atzerri gaietarako ministro ohia elkarrizketatuko dute zuzenean.
Estibaliz Ruiz de Azua eta Arantza Ruiz kazetariek aurkeztuta, '7 Días' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.