Itxi

telebista

22:00etan

Sidney Lumeten 'Asesinato en el Orient Express' (1974) filma, gaur, ETB2n

EiTB

EITB

Kenneth Branagh zuzendariak Agatha Christieren eleberrian oinarrituta zinemarako egin duen moldaketa Estatuan azaroaren 24an estreinatu dutela eta, ETB2k 1974ko klasikoa eskainiko du.

  • Sidney Lumet filmaren promozioko irudia

    Sidney Lumet filmaren promozioko irudia

Sidney Lumet zinemagilearen Asesinato en el Orient Express 1974ko filma eskainiko du ETB2k gaur. Intrigazko pelikula hau egiteko, garaiko aktore bikainez inguratu zen Lumet (Albert Finney, Lauren Bacall, Ingrid Bergman, Sean Connery, Anthony Perkins eta Jacqueline Bisset), eta klasiko bilakatu zen zinema munduan. Agatha Christieren izen bereko misteriozko eleberrian oinarritzen da pelikula.

Orient Express trenean izandako hilketa bat du abiapuntu filmak. Hercules Poirot (Albert Finney) detektibeak zuzenduko duen ikerketak oztopo ugari izango ditu aurrean. Treneko bidaiari ospetsu eta dirudunek zurigarria izango dute, eta, hortaz, susmagarrien zerrendatik kanpo geratuko dira.

Ez galdu film klasiko hau, gaur, 22:00etan, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista