telebista
22:30ean
Emakumeen kontrako indarkeria hizpide, gaur gaueko '7 Días' saioan
EiTB
2016ko sanferminetako bortxaketaren epaiketaren datu guztiak aztertuko ditu saioak.
Sanferminetako taldekako bortxaketaren epaiketaren nondik norakoak aztertuko ditu gaur gaueko '7 Días' saioak. Gainera, sexu-abusuak sufritu dituzten bi biktimen testigantzak jasoko dituzte. Emakumearenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren bezperan, indarkeria matxistaren inguruan arituko da ETB2ko saioa, eta Ziortza Linares bilbotarra izango dute platoan. Hogeita bat urtez tratu txarrak jasan dituen emakume honek bere istorioa azalduko du.
Gai hauek guztiak aztertzeko, adituen mahai-inguruan, Amaia Bakaikoa psikoterapeuta, Jorge Fraudenthal erasotzaileekin terapia egiten duen psikologoa, Isabel Abella abokatua eta Jaime Tapia epaile gasteiztarra izango dituzte.
Gainera, Edu Azurmendi, Nahiara Pinedo, Isabel Camacho, Mari Luisa Franco eta Txarly Martinez kazetariek hartuko dute parte solasaldirako mahaian.
'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.