telebista
22:30ean
Katalunia hizpide, gaur gauean, '7 días' saioan
EITB
Saioan gainera, Joan Josep Nuet, Kataluniako Parlamentuko idazkariari egindako elkarrizketa eskainiko da.
Estibaliz Ruiz de Azuak eta Arantza Ruizek gidatutako '7 días' saioak Kataluniako azken ordua hartuko du hizpide gaur, eta besteak beste, Joan Josep Nuet, Kataluniako Parlamentuko idazkariari elkarrizketa eskainiko dute.
Azkeneko egunetako gertakari eta informazioak bilduko ditu saioak, Kataluniako egoeraren gaineko hausnarketa sakona egiteko. Horretarako, mahai-inguruan Ernesto Ekaizer, Esther Esteban, Iñaki Gonzalez eta Ramon Zallo solaskideak bilduko dira.
'7 días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.