Itxi

telebista

Katalunia

Jarraipen berezia Kataluniari, gaur, ETBn eta eitb.eus-en

A.E. | EiTB

Albistegiez gain, 'Egun On Euskadi', 'En Jake', 'Ahoz Aho', 'El Programa de Klaudio' eta '7 Días' saioek adi-adi jarraituko dute gaur gertatzen den guztia.

Euskal Telebistak Kataluniako egoeraren jarraipen zabala egingo du albistegi eta gaurkotasuneko saioen bidez. Goizean goiz hasita, eta gauera arte, Konstituzioaren 155. artikuluaren eta Independentzia aldarrikapenaren inguruan gertatzen den guztiaren berri emango dute ETBk eta eitb.eus-ek zuzeneko kronika, iritzi mahai, elkarrizketa eta minutuz minutuko kontaketen bidez.

09:00etan hasita, 'Egun On Euskadi'k ETB1en eta 'En Jake'k ETB2n egingo dute azken orduko gertakizunen kontaketa; eguerdian, 'Gaur Egun'ek eta 'Teleberri'k hartuko dute lekukoa; eta, ondoren, 'Ahoz Aho' saioak ETB1en eta 'El Programa de Klaudio'k ETB2n izango dute horren ardura arratsalde osoan. Gauean, berriz, 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan azalduko dituzte azken orduotan gertatutakoak, eta '7 Días' saioan horien inguruko hausnarketak eta elkarrizketak ere egingo dituzte. Kataluniako Parlamentua eta Madrilgo Senatua izango dira arretagune nagusiak. ETBk lantalde zabala bidali du berriro Bartzelonara, eta Bilboko eta Donostiako platoetatik zein Bartzelonan prestatutako set berezitik emango du Kataluniaren auziaren inguruan gertatzen ari den guztiaren berri.

Halaber, saio hauek guztiak eitb.eus-en ere izango dira ikusgai, zuzenean.