telebista
22:30ean
Bazkaria egingo dute, gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan
EITB
Saioa herriz herri joango da bertako biztanleek zer nolako bazkariak antolatzen dituzten gertutik ezagutzera.
Gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioak hainbat bazkaritara joateko gonbitea jasoko du ostegun honetan. Orobat, zenbait herri bisitatuko ditu bertako biztanleek zer nolako bazkariak prestatzen dituzten ezagutzeko.
Lehenik eta behin, Huartera joango dira. Herriko jaietan, herri bazkari handia ospatzen dute kalean, eta txerri eta bildots saiheskiak prestatzen dituzte denentzat.
Egun garrantzitsua da Getxoko Areeta auzoan ere bai. Bertan, hogeitahirugarren urtez ospatuko dute barraskilo txapelketa gastronomikoa. Molusku hauek sukaldean prestatzeko teknika ezberdinak ezagutuko ditu saioak, eta gainera, auzokideek barraskiloak nola biltzen dituzten erakutsiko dute.
Eguraldiarekin ez kezkatzearren, onena, elkarte gastronomiko baten kide izatea da. Donostiako Intxaurra elkarteko kideekin izango da 'Con la Calle a Cuestas' saioa, eta bazkari bat antolatzeko edozein aitzakia ona dela azalduko dute.
Amaitzeko, Silvina argentinarra ezagutuko dute. La Kilombera parrilla mugikorra sortu du berak, tele-barbakoa moduko zerbitzua. Edonon barbakoa on batekin gozatzeko aukera eskaintzen du.
'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da iusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
strong>.