Itxi

telebista

Kirolak

Codere Masterra eta boxeoa Bilbotik, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Bengoetxea VI-Rezusta / Altuna III-Albisu eta Jon Fernandez-Alexander Podolsky norgehiagokak izango ditugu ikusgai.

Pilota, Iruñetik, eta boxeoa, Bilbotik, izango ditugu ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en.

22:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, J. Retegi-Beroiz / Jaka-L. Galartza partidarekin. Ondoren, Codere Masterreko 2. finalerdia jokatuko dute Bengoetxeak VI.ak eta Rezustak Altuna III.aren eta Albisuren kontra. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

00:25ean, 'Boxeo Izarrak' saioaren baitan, Bilboko La Casillan izandako boxeo norgehiagoka eskainiko da: Jon Fernandez bizkaitarra Alexander Podolsky errusiarraren aurka lehiatuko da superlumako WBC Silver tituluaren bila. Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar izango ditugu berriemaile Bilbotik bertatik.