telebista
Audientzia
'Juego de Cartas', audientzia buru bere ordutegian
A.E. | EiTB
235.000 ikus-entzulek jarraitu zuten % 11,7ko audientzia eskuratu zuen saioa.
'Juego de Cartas' ETB2n astelehen gauean ikusgai den saioa audientzia buru izan zen bere ordutegian % 11,7ko audientzia zatia eskuratuta. Javi Sierrak gidatzen duen saioa batez beste 92.000 ikus-entzulek ikusi zuten, eta 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen EAEn eta eragin esparruan.
Atzoko atala sagardotegiei buruzkoa izan zen, eta Astigarragako Ipintza sagardotegia izan zen garailea, lehiakideen botoei esker.