Itxi

telebista

Gaur gauean

Jaietara joategatik ordaintzea, hizpide, 'Menos es Más' saioan'

Jai nagusiak ordaintzearen aldekoen eta kontrakoen iritziak bilduko ditu gaur gauean emango den saioak.

Iñaki Elorzak  eta Leire Argandoñak aurkezten duten 'Menos es Más' saioan jaietara joategatik ordaindu behar ote den eztabaidatuko dute, gaur gauean. Gaiaren inguruko zenbait erreportaje eta hainbat lagunen iritziak bilduko dituzte.

Besteak beste, honako hauek emango dute gaiaren inguruan duten iritzia: Alberto Aparicio, Bilboko Aste Nagusian taberna itxita duen ostalaria; Jon Aldaeiturriaga, Bilboko Jai Batzordeko kidea; Ali Ahmed, Ghandi jatetxeko langilea; Laura Bausa, kale antzerki programatzailea Donostian; Norka Chiapuso, Donostian ordaindutako antzerkiaren programatzailea; Ivan Calderón, Federiko Ezkerra Txosnako kidea, eta Gorka Mostajo, Gogorregi Txosnako kidea.

Halaber, Elena Estomba Donostiako Londres Hotelaren zuzendaria, eta Julan Altzelai Lan Ingurugiro Elkarteko kidea Donostian txosnak jartzearen egokitasunaz arituko dira. Orobat, Alberto Ruiz de Olano Gasteizko zentroan bizi eta jaietan hiritik joaten den lagunaren iritzia eta Luis Izaga, Blusen eta Nesken Batzordeko presidente ohiaren adierazpenak bilduko dituzte.

'Menos es Más' saioan, bestalde, jaietatik zezenekin zerikusia duten ekitaldiak kendu behar diren galdetuko dute. Antonio Fernandez Casado Club Cocherito-ren presidenteak eta Borja Martinez Piztiak Konpartsa Animalistaren bozeramaleak eztabaidatuko dute gaia.

'Menos es Más' astelehen honetan, 22:30ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.