telebista
Gaur gauean
Marijaiaren agurra, gaur, azken 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan
A.E.|EiTB
Jon Aldaiturriaga, Fermin Etxegoien eta Ainhoa Etxebarria izango dituzte gonbidatuak.
Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Marijaiaren Agurra eskainiko du 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioak zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Marijaia nola erretzen duten eta ur gainetik, ontzian, Udaletxeko zubitik aurrera nola eramaten duten erakutsiko du saioak. Aste Nagusiko pregoilariak ere bukaerako pregoia botako du.
Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarro aurkezleekin Jon Aldaiturriaga, su artifizialen lehiaketako epaimahaikidea, Fermin Etxegoien idazlea eta Ainhoa Etxebarria Gazteako esataria izango dira.
Garilak 26ren erromeri kontzertuari buruzko erreportajeak osatuko du saioa.
atuko du saioa.