telebista
22:00etan
'Asesinato en Rocamadour' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Film frantses hau, abuztuaren 25an, gaueko 22:00etik aurrera, Cine éxito saioan izango da ikusgai. Lionel Bailliu da zuzendaria eta 2014ean estreinatu zen.
Gaur gauean El asesinato de Rocamadour filma izango da ikusgai, gaueko 22:00etik aurrera, ETB2n. 2014an estreinatu zen krimen generoko film hau eta Lionel Bailliu da zuzendaria.
Rocamadour Frantzia erdialdean aurkitzen den herri txiki bat da. Herri oso lasaia da eta bere erakargarritasuna, harkaitz gainean dagoen santutegia eta bertara egiten diren erromesaldiak dira. Bertan, kolore beltzeko Ama Birjina bat dago.
Herria oso lasaia da baina egun baten gizon baten gorpua agertuko da kalean botata, santutegira belauniko igo denaren zeinuekin eta Erdi Aroan erromesaldirako erabiltzen zituzten arropekin jantzita. Erdi Aroan Rocamadourren erromesaldi berezi bat gauzatzen zen, izan ere, santutegira bidean dauden 216 eskailerak belauniko igotzeko ohitura zegoen. Gora heltzerakoan, erromesek santutegian objetu desberdinak uzten zituzten esker ona emanez.
Gendarmeriako komandantea den Sophie Lacazek (Clémentine Célarié) gidatuko du hilketaren ikerketa, Alexander Delcroix (Grégori Derangère) agentearen laguntzarekin. Lacaze anderearen azken ikerketa izango da egun gutxiren buruan erretiroa hartuko baitu.
Ez galdu krimen generoko film zoragarri hau, ostiral gauean, ETB2n.