telebista
22:15ean
'Exposados' umorezko filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Gerard Butler eta Jennifer Aniston aktoreak protagonista dituen komedia hau Andy Tennantek zuzendu zuen.
Euskal Telebistako bigarren kateak Exposados filma emango du gaur, 22:15etik aurrera. Komedia honetako protagonistak Gerard Butler eta Jennifer Aniston aktoreak dira, eta Andy Tennantek zuzendu zuen.
Milo Boyd (Gerard Bulter) garai txar bat igarotzen ari den sari-ehiztaria da, baina zortea alde jarriko zaio bere emaztea ohia den Nicole Hurley (Jennifer Aniston) kazetaria kartzelara eramateko agindua jasotzen duenean. Hurley andereak baldintzapeko askatasuna urratu du, eta horregatik sartu nahi dute kartzelan.
Milo Boydek uste du lan erraza izango dela bere emazte ohia harrapatzea, eta gustura egingo du lan hori mendekua hartzeko erabiliko baitu. Egoera aldatu egingo da Hurley andereak hilketa bat ikertzen ari dela azaltzen dionean. Hortik aurrera, salbu ez daudela konturatuko dira, eta bizirik jarraitu nahi badute, ihes egin beharko dute, elkarri lagunduz.
Miloren eta Nicolen arteko harremana ez da inoz erraza izan, eta hil edo biziko bizipen berri hauek berriro azaleratuko dituzte arazo horiek.
Gaur gauean, ez galdu umorezko film hau, ETB2n. 22:15etik aurrera egongo da ikusgai Exposados, besteak beste, Hitch eta Sweet Home Alabama film ezagunak ere egin zituen zuzendariaren lana.