Itxi

prentsa oharrak

Kirolak

Kontxako Bandera zuzenean, igande honetan ETB-1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Arratsaldean, Oxer Kopako zaldi jauziak, Zazpi Herrialdeetako Herri Kirol Jaialdia, Gipuzkoa eta Bizkaiko Artzain Txakurren txapelketa eta pilota izango da Lezamatik zuzenean.

Igande goizean, Euskal Telebistak eta eitb.com-ek Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia eskeiniko dute Donostiatik zuzenean. Denboraldiko estropada probarik garrantzitsuenaren berri Mikel Olazabalek, Jose Luis Erkizia Baserrik&' || 'nbsp; eta Juanan Legorburuk emango dute goizeko 10:45etik aurrera. Arratsaldeko 20:00etan, berriz, probaren garailearen herritik, taldeari egingo zaion harrera eskainiko dute.

Baina estropadak, ez ezik, beste kirol emanaldi ezberdinek osatuko dute igandeko kirol eskaintza: 15:30etan, Gijonen ospatutako zaldi jauzien Oxer Koparen berri emango du Pedro Mari Goikoetxeak eta ondoren, Zazpi Herrialdetako Herri Kirol Jaialdiaren laburpena&' || 'nbsp; eta Bizkaiko eta Gipuzkoako artzain txakur txapelketaren proben laburpena eskainiko dira 16:00etan. Koldo Aldalur esatariak emango du bi emanaldien berri.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, berriz, ''ETB Kantxa'' saioak Lesakako pilotalekuarekin bat egingo du bertan jokatuko diren eskuz binakako partidak eskaintzeko asmoz. Apezetxea- Merino eta Cabrerizo II- Arruti bikoteek jokatuko dute lehenengo partida eta ondoren, Titin III-Beroiz eta A. Lasa- Barriola bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da. Xabier Euzkitxe eta Josean Tolosak emango dute bi partiden berri zuzenean ETB-1en.