telebista
Gaur
Frantziako Tourraren hamaseigarren etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Le Puy en Velay eta Romans sur Isère herrien arteko 165 kilometroko etapa izango da.
Atseden egunaren ostean, Frantziako Tourraren hamaseigarren etapari egingo diote aurre txirrindulariek gaurkoan. Le Puy en Velay eta Romans sur Isère herrien arteko 165 kilometroko etapa izango da, eta hirugarren mailako mendate bat (Côte de Boussoulet) eta laugarreneko beste bat (Col de Rouvey) izango ditu ibilbidearen hasieran.
Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute zuzeneko kontakizuna, 13:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. 'Gaur Egun' albistegia ikusgai den bitartean, emanaldia ETB4ra pasatuko da.