telebista
'Oholtzan'
Mariatxi gaua, gaur, ETB1eko 'Oholtzan' saioan
A.A.| EiTB
Elegancia Mexicana eta Puro Relajo taldeak izango dira 'Oholtzan' saioan 21:00etik aurrera.
Mariatxi gau berezia izango dugu gaur ETB1eko 'Oholtzan' saioan. Batetik, 'Mexikotik Kantari' ikuskizuna izango dugu, Elegancia Mexicana taldearekin; bestetik, Puro Relajo taldeak bere herrian, Oibarren, eskainitako emanaldia.
Lazkaon grabatutako 'Mexikotik Kantari' jaialdian, Elegancia Mexicanakoekin batera, Imuntzo eta Beloki trikitilariak, Juanpa Agirre eta Estitxu Pinatxo kantariak, eta Dantzaki dantza taldeko lagunak arituko dira.
Puro Relajoren kontzertuan, Aritza Abesbatzak eta Maider Caballero eta Laura Nieto abeslariek hartuko dute parte.
Mariatxi gau bereziaz gozatzeko aukera izango dugu gaur, 21:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.