telebista
Kirol emanaldiak
Binakako San Fermin Torneoko finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Gainera, Frantziako Tourraren hamahirugarren etapa ere zuzenean izango da ikusgai.
Gaur gauean, Bengoetxea VI-Beroiz eta Ezkurdia-Rezusta bikoteen arteko Binakako San Fermin Torneoko finala eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Labrit pilotalekutik zuzenean, 17:00etatik aurrera. Jaialdia Retegi Bi-Jaunarena eta Victor-Etchegoin bikoteen arteko norgehiagokarekin hasiko da, eta Arretxe II-Salaverri eta Elordi-Irusta izango dira aurrez aurre finalaren ostean. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean.
Halaber, ETBek eta eitb.eus-ek Frantziako Tourraren hamahirugarren etaparekin egingo dute bat. Frantziako egun handian, 100 kilometroko etapa laburrari egin beharko diote aurre txirrindulariek, baina lehenengo mailako hiru mendate igo beharko dituzte: Col de Latrape, Col d'Agnes eta Le Mur de Peguere. Emanaldia 14:30ean hasiko da ETB4n, eta ETB1era pasatuko da 15:00etan, Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxearen kontakizunarekin.
Emanaldi osoa eitb.eus-en ere izango da ikusgai.
go da ikusgai.