Itxi

telebista

Txirrindularitza

Goi mendiko etapa, gaur, 13:05ean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Frantziako Tourreko bosgarren etapa La Planche des Belles Filles mendatean amaituko da.

Gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek Frantziako Tourraren bosgarren etaparekin bat egingo dute zuzenean 13:05etik aurrera. Goi mendiko 160 kilometroko etapa gogorra izango da, eta La Planche des Belles Filles lehen mailako mendatean amaituko da. Azkeneko 5,9 kilometroetan, % 8,5eko igoerari aurre egin beharko diote txirrindulariek.

ETB1ek 'Gaur Egun' eta 'Eguraldia' tarteak eskainiko dituen bitartean, 14:00etan, Tourraren zuzeneko emanaldia ETB4 katera pasako da, 15:00etan berriro ere ETB1en jarraitzeko. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea esatariak izango dira zuzeneko emanaldiaren arduradunak.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista